XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRIGINTZA ETA ARKITEKTURA SAILA Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 27ko 1152/1989 FORU DEKRETUA, zeinen bidez 1989ko eta 1990-ko ekitaldietan zehar Arabako Lurralde Historikoko Zehaztasun Handiko Galgaketa-Sarea burutzeko finantza eta kudeaketa-lankidetzarako Foru Aldundi honen eta Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean izenpetzeko den Hitzarmenaren proiektua, 19.600.000 pezetako zenbatekoaz guztira, onartzen den.

Lurraldearen Antolaketarako oinarrizko tresnetako bat da kartografia, hura garatzen duten tresnen euskarri grafikoa osatzen bait du; nekez izan liteke Antolaketa eraginkor eta baliabide ekonomiadun bat, kartografia zehatzik ez badago.

Honek, bere aldetik, sare geodesikoak eta galgaketa-sareak osatutako azpiegitura bat behar du, horietxek bait dira koordinatu unibertsalekiko erreferentziaren bidez Lurraldearen zati guztien batasuna batasun kartografikoa burutzeko funtsezko eta ezinbesteko oinarriak.

Honi dagokionez, gure Lurraldeak galgaketa-puntuetan defizita du, zeren eta Estatuaren sareak kopuru urria bait du gaurregungo kartografi eskariei behar bezala erantzuteko.

Arrazoi honengatik, ezinbestekoa gertatzen da Arabako galgaketa-sare osoa dauden puntuak aprobetxatuz burutzeari ekitea, Estatuaren saretik abiatuz eta, gainera, inguruko Lurraldeek ere egiterapen aldian dauzkatenekin koordinatuz.

Azpiegitura hau erakunde publikoek bakoitzak bere eskumen eremuaren barruan egiten dituzten kartografi lanetarako ezinbestekoa denez, eta barreiadurak eta bikoiztasunak eragotzi eta baliabide publikoen errentagarritasun egokia lortzeko helburuaz, Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza eta Arkitektura Sailak proposatzen du Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin gure Lurralde Historikoko Zehaztasun Handiko Galgaketa-Sarea burutzeko lankidetzarako Hitzarmen bat izenpetzea, erantsitako proiektuaren arabera, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko 27/1983 legearen printzipioekin eta Erregimen bokalaren Oinarriei buruzko Legearen 57. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Lurralde Plangintza eta Informazio Zerbitzuaren informea azterturik, zeinetan Hitzarmen hau presaz izenpetzeko, eta Biltzar Nagusiei bere aurretiazko berrespena bidezko izatekotan Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko Foru Arauaren 127.3 artikuluan (martxoaren 14eko 20/1989 Foru Arauaz aldatua) aurrikusitako prozeduraz eskatzeko beharra justifikatzen den.

Espedientea ikusirik, Hirigintza eta Arkitektura Saileko Foru Diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako Bilkuran gaia aztertu ondoren, ERABAKITZEN DUT: